martes, 19 de marzo de 2013

Euskaltzaindia hiztegia!

Euskaltzaindiak jada, bere hiztegi pertsonalizatua kaleratu berri du.

























Hona hemen, informazio gehiago: Euskaltzaindia hiztegia

HEZKUNTZA

Hezkuntza erreforma "eraso larria" dela salatu du euskalgintzak

Werten asmoak burura eramaten badira, euskararen berreskurapenean eginiko urratsetan atzera egin litekeela ohartarazi dute Kontseiluko kideek, hezkuntzako hainbat eragilek eta CCOO, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek.

Espainiako Gobernua prestatzen ari den hezkuntza erreforma "eraso larria" dela salatu dute gaur euskalgintzako dozenaka eragilek. Erasoa, bai euskarazko irakaskuntzaren, bai euskararen beraren kontrakoa dela ohartarazi dute. Euskara berreskuratzeko egindako aurrerapauso guztiak auzitan gera daitezke erreforma orain dagoen horretan onartzen bada, eragile horiek salatu dutenez.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatu du gaurko agerraldia, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak abenduaren 4an aurkeztu zuen erreformaren azken bertsioari erantzuteko. Kontseiluko bazkide diren erakundeek ez ezik, CCOO, ELA, LAB, EILAS, NIZE eta Ikasle Abertzaleek ere babestu dute euskalgintzaren adierazpena. Hain justu, erakunde publikoen, alderdien eta gizarte erakundeen babesa eskatu du euskalgintzak, azken hamarkadetan eginiko urratsetan atzera ez egiteko.
Espainiako Hezkuntza erreforma ez, "ikasle euskaldun eleanitzak" sortuko dituen sistema bat abian jartzeko ordua dela adierazi dute. Atzo Wertek azaldu zuen gobernuak ez dituela gogoko murgiltze ereduak, Hego Euskal Herriko hezkuntza ereduen sistema egokiago jotzen duela Kataluniarako. Kontseiluak lehenagotik egina du Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen (PDF) proposamena, eta bide horri jarraitzea galdegin du gaur.

"Aski ongi dakigu hezkuntzatik zer-nolako ekarpena egin zaion gure hizkuntzaren berreskurapen-prozesuari eta, iturri hori itxiz gero, ikastetxeetatik sortzen diren euskaldunen kopuruak behera egingo luke nabarmen”, ohartarazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Gogora ekarri du abenduaren 1ean Donostian Euskaraz bizi nahi dugu lelopean egindako manifestazioa, eta seinalatu du hezkuntza erreformak "euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa oztopatu" nahi duela, manifestazio hartan bildutakoen aldarriaren kontra.

Euskerea, geure erea!


Hezkuntza Euskal Herrian


Hezkuntza Euskal Herrian nolakoa den ikusteko Euskal Herrian bi hezkuntza sistema ezberdin daudela ulertu behar da, Espainia eta Frantziakoa. Gainera Hego Euskal Herrian EAE eta Nafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute.

Euskararen irakaskuntza


██ Euskarazko irakaskuntzarik ez ██ G eta A ereduak ██ G, A eta D ereduak ██ Ereduen politikarik ez, ikus testua ██ X, A, B eta D ereduak 
Euskal Herri osoan ikastolak dira euskaraz irakasteko zentroak, nahiz eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean eta Eskualde Mistoan, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza publikoan ere euskara ikas daitekeen D ereduan.
B eredua bezalako eredu elebidunak ere ikus daitezke Ipar Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, adibidez Ikas-bi zentroetan. A ereduak gaztelaniaz ematen du irakaskuntza osoa, baina euskara ikasgai bat da. Eredu hau ofizialdi Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroa ia osoan har daiteke. Azkenik G eredua ere existitzen da, non euskara ere ez den ikasgai bat. Eredu hau edo baliokide bat Trebiñun, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan eta Nafarroako Eskualde Ez-euskaldunean ematen da.

Ereduen politika

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan hizkuntza ereduen politika dago martxan. Honen arabera, hizkuntza eredu ezberdinak ditugu aukeran. Oro har, D eredua eskaini den lekuetan goraka joan da denboran zehar, elebiduna izateko aukera gehien eskaintzen duen eredua delako, alde batetik, eta euskararen normalkuntza dela eta, bestetik.
Ereduak gorabehera, Euskal Herri osoan ikasten duten hiru ikasletik bik ez dute lortzen euskara ondo jakitea euren derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan, hau da, 2005ean ikasten zuten ikasleetatik 297.055 ikaslek ez zuten behar bezalako euskara maila erakutsi.

Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Ipar Euskal Herria

1996 2000 2003 2006 1996 2000 2003 2006 1996 2000 2003 2006 1996 2000 2003 2007 2003
G eredua1 318 0 0 0 2.467 1.950 1.900 1.880 753 0 0 0 51.449 36.974 49.356 50.686 38.430
A eredua 34.190 24.015 18.167 19.859 112.670 75.169 54.675 58.835 34.512 20.069 13.404 17.208 6.584 9.944 15.680 16.966 4.343
B eredua 8.646 10.868 12.308 14.789 26.365 31.024 32.812 36.383 28.526 25.946 22.795 21.307 143 131 0 114 4.504
D eredua 9.960 11.121 12.419 15.735 53.850 62.070 67.923 80.126 55.504 59.544 65.139 75.293 10.314 12.083 16.949 21.312 1.945


A eredua

A eredua Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean baino ezin da hautatu. Bertan gaztelaniaz egiten da irakaskuntza osoa, baina euskarazko ikasgai bat dago. Normalean euskarazko hezkuntza 4 ordura mugatzen da.Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle horietatik %100ek ez zuen euskara ondo jakitea lortzen.

B eredua

B ereduak hezkuntza elebiduna ematen du. Ipar Euskal Herrian Ikas-Biren bitartez ematen den eredua ere honen antzekoa da. Biak batuz gero, ikasleriaren %16,7k horrelako eredu batean ikasten zuen 2005ean. Eredu honetan askotan ikasgai gehiago euskaraz ematen badira ere ikasgai komunak direnak (matematika, filosofia, historia...) gaztelaniaz eman ohi dira. Askota D ereduan ere ikasgai horietako batzuk gaztelaniaz ere sartzen diren arren, legalki hori ez da B eredua. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetarik %67k ez zuen euskara ondo jakitea lortzen.

D eredua

D ereduak hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen du, eta gaztelania ikasgai bat da. Ipar Euskal Herrian Seaskaren bitartez antzeko eredua ikasten da eta bertan frantsesa da bigarren hizkuntza. 2005ean ikasleen %32 zegoen eredu honetan ikasten. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle horietatik %32k ez du lortzen euskararen ezagutza maila egokirik.