Hezkuntza erreforma "eraso larria" dela salatu du euskalgintzak
Werten asmoak burura eramaten badira,
euskararen berreskurapenean eginiko urratsetan atzera egin litekeela
ohartarazi dute Kontseiluko kideek, hezkuntzako hainbat eragilek eta
CCOO, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek.
Espainiako Gobernua
prestatzen ari den hezkuntza erreforma "eraso larria" dela salatu dute
gaur euskalgintzako dozenaka eragilek. Erasoa, bai euskarazko
irakaskuntzaren, bai euskararen beraren kontrakoa dela ohartarazi dute.
Euskara berreskuratzeko egindako aurrerapauso guztiak auzitan gera
daitezke erreforma orain dagoen horretan onartzen bada, eragile horiek
salatu dutenez.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatu du gaurko agerraldia, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak abenduaren 4an aurkeztu zuen erreformaren azken bertsioari erantzuteko. Kontseiluko bazkide diren erakundeek ez ezik, CCOO, ELA, LAB, EILAS, NIZE eta Ikasle Abertzaleek ere babestu dute euskalgintzaren adierazpena. Hain justu, erakunde publikoen, alderdien eta gizarte erakundeen babesa eskatu du euskalgintzak, azken hamarkadetan eginiko urratsetan atzera ez egiteko.
Espainiako Hezkuntza erreforma ez, "ikasle euskaldun eleanitzak" sortuko dituen sistema bat abian jartzeko ordua dela adierazi dute. Atzo Wertek azaldu zuen gobernuak ez dituela gogoko murgiltze ereduak, Hego Euskal Herriko hezkuntza ereduen sistema egokiago jotzen duela Kataluniarako. Kontseiluak lehenagotik egina du Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen (PDF) proposamena, eta bide horri jarraitzea galdegin du gaur.
"Aski ongi dakigu hezkuntzatik zer-nolako ekarpena egin zaion gure hizkuntzaren berreskurapen-prozesuari eta, iturri hori itxiz gero, ikastetxeetatik sortzen diren euskaldunen kopuruak behera egingo luke nabarmen”, ohartarazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Gogora ekarri du abenduaren 1ean Donostian Euskaraz bizi nahi dugu lelopean egindako manifestazioa, eta seinalatu du hezkuntza erreformak "euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa oztopatu" nahi duela, manifestazio hartan bildutakoen aldarriaren kontra.

No hay comentarios:
Publicar un comentario